BEDAIO, GIPUZKOA

Erle-
zaintza gaztea

Miel Balerdipeko
Miel Balerdipeko
Miel Balerdipeko
Miel Balerdipeko

Bedaion, Balerdi mendiaren altzoan jaiotako proiektua da hau. Mattinek 2019an hasi zuen ibilbide hau erle beltzaren bizitza ezagutzeko asmoz, eta honen jakinminak, Inaxioren interesa piztu zuen. Ordutik eztia eskuratzeaz haratago doan erlezaintza gaztean dihardugu.

Erleak munduan eta gure gizartean duen garrantzia ezagutzen joan gara: kultura, gastronomia, paisaia, kosmetika edota osasungintzan topa daiteke erlezaintza. Erlearen jakintzak eta existentziak ekartzen dituen onurak animatu gaitu mundu sakon honetan jarraitzera.

Euskal Herriko erle autoktonoa da Balerdipekoko protagonista nagusia: erle beltza. Hiruon artean ematen diogu zentzua amets zoro honi, batzuk hegan, batzuk oinak belazean.

Inaxio Arin - Mattin Jauregi
BEDAIO - GIPUZKOA GURE ERLAUNTZATIK ZUENEA EZTI GORDINA ETA ERATORRIAK JASO TOLOSAKO AZOKAN BEDAIO - GIPUZKOA GURE ERLAUNTZATIK ZUENEA EZTI GORDINA ETA ERATORRIAK JASO TOLOSAKO AZOKAN

Erlauntzatik zuenera

Euskal Herriko mendi eta haranetako loreetatik erle beltzak jasotzen duen nektarraz sortzen ditugu gure produktuak — dastatu itzazu zuzenean gure online dendan, azoketan edo gure produktuak saltzen dituzten txokoetan erosita.

Tolosako Azoka

Gure azokak

Larunbatero

Tolosako Azoka
Zerkausia

Ekitaldi bat antolatzera bazoaz eta gurekin kontatu nahi baduzu.. jarri gurekin harremanetan!

Ez dugu bakarrik lan egiten

Erleek elkarrekin lanean sortzen dute bizitza; guk ere hala ulertzen dugu gure ibilbidea. Balerdipekoko produktuak erabiliz, bertako sukaldari, artisau eta ekoizleek euren sorkuntzak egiten dituzte. Guztion artean eraikitzen dugu erlauntza hau — elkarlanetik eta naturatik sortutako komunitatea.

Azurmendi Eneko Atxa
Ama Javi Rivero Gorka Rico
Bakea Mungia
Garena Julen Baz
La Gresca Donosti
Oreka Lazkao
Osabi Tolosa
Zapiain sagardoa
Zidernaut Txarli
Updating
  • Ez duzu produkturik saskian.