IDEIA ZOROAK,
ESKU ZIKINAK,
LAN SERIOA
Gauza serioa da gure lana, baina pasioz eta lokatz pixka batekin egiten dugu. Erleen jakintzatik abiatuta, ideia berriak sortu, esperimentatu eta gauzatzen goaz: tailerrak, ikastaroak, eta bestelako abentura gozoak. Prest zaude gurekin zikintzeko?
Polinizazioa
Lorerik gabe, ez dago fruiturik. Erlerik gabe, ez dago lorerik. Txoko honetara iritsi bazara badakizu zer den polinizazioa: gure erleak zure sagasti edo frutarboletan bzz bueltaka ikusi nahi? Jarri harremanetan.
Gastronomia
Erlauntzako produktuak eraldatzetik, zure koadrila osoari elkarte gastronomikoan otordu eder bat kozinatu edo nahi duzun tokian showcooking bat egiteraino. Bururatzen zaizun guztiari koxk.
Bisita gidatuak
Egun batez erlezain izateko esperientzia haur eta helduentzat: erlauntza bisitatuko dugu ongi babestuta noski- erleen lana eta bertatik eratorritako produktuak ezagutzeko. Eta bisita otordu eder batean amaitzen badugu?
Ikastaroak
Erleek -edo naturak- erakutsi digutena gehi guk geuk etxetik dakarkiguna, zuei plazaratzeko ikastaroak, zuen etxean edo gurean. Isiltzen ez bagara altxa eskua, eta hasiko gara praktikan.